2012-05-25

ATARRABIAKO UDALEKO KARTEL LEHIAKETAKO IRABAZLEAK!

AINHOA GARDE ROYO ikasleak osasun gaien inguruko Atarrabiako udalak antolatzen duen lehiaketa irabazi berri du.MAITANE GARAIOA ARAMENDIAk accesit saria jaso du ere. Zorionak!
Hona hemen aurkezturiko lan bikainak:

. "Ez dadila izan zure azken edaria"




2012-05-21

Ikastolako Judokak Espainiako txapelketan

Maiatzaren 11 ,12 eta 13an Caceresen ospatutako Espainiako Judo txapelketan parte hartu zuten gure ikastolako 4 ikasleen artean, Brontzezko domina lortu zuen Iraia Gonzalezek Cadete kategorian.
Nestor Perkaz , Martin Salvatierra eta Eduardo Lopez, ikasleek ere txapelketan parte hartu zuten, hauek infantil kategorian, eta lehenengo biek 9. postua lortu zuten.
Jaso ezazue gure zorionik beroena, eta zorte on hurrengo txapelketetan ere!

Iraia, ezkerretik hirugarrena/ Iraia, la tercera desde la Izda.

En el campeonato de España de Judo celebrado en Cáceres entre los días 11 y 13 de Mayo, participaron 4 alumnos de nuestra Ikastola. Iraia González logró medalla de bronce en su categoría (Cadete -70 Kg).
El resto de alumnos, Nestor Perkaz , Martín Salvatierra y Eduardo López en categoría Infantil, no tuvieron tanta suerte, aunque los dos primeros quedaron en 9ª posición en sus respectivos pesos.
Desde aquí queremos felicitar a nuestros deportistas y desearles mucha suerte en futuras competiciones.

Nafarroako Judo Federazioko berria irakurri.
Leer la noticia desde la web de la Federación.
Diario de Navarran berria irakurri.
Leer Noticia en Diario de Navarra

2012-05-20

MATEMATIKA OLINPIADAK 2012

Joan den larunbatean, maiatzak 19an,  Corellan  XXVI Matematika Olinpiadak ospatu ziren. Hiru  ikaslek parte hartu  zuten Ikastolaren izenean: Nerea Iriarte, DBHko 2.Akoa, Daniel Amatriain, DBHko 2.Bkoa, eta Eduardo López, DBHko 2.Ckoa. Inor ez zen lehenengo hiru postuetan gelditu, baina ziur gaude laugarren, bostgarren eta seigarren postuak beraientzat izan zirela.
Beraientzat oso experientzia polita izan zen. Bi ordu pasatu zuten beste ikastetxetako ikasleekin elkarlanean sei buruketa askatzen. Ondoren, azterketak zuzentzen aritu ziren bitartean luntxa jarri ziguten.







Hemen duzue horietariko buruketa bat. Ea asmatzen duzuen!

"Kartzela batean, hiru preso gela batera eraman zituzten. Presondegiko zuzendaria xelebre xamara denez, ondoko prozedura jarraitu du presoetako bati amnistia emateko:

- Hiru presoak ilaran jarri ditu, bata bestearen atzean,  eta presoetako bakoitzari kapelu bat jarri dio buru gainean ( beltza edo zuria).  Presoek ez dakite zein kapelu jarri zaien, baina badakite denak ez direla zuriak; horrela, hirugarrenak ikus ditzake bigarrenaren eta lehenengoaren kapeluak, eta bigarrenak  ikus dezake lehenengoaren kapelua.

- Jarri dioten kapeluaren kolorea ondorioztatzeko gai den presoa libre geldituko da.

Hirugarrenak esan du ez dakiela bere  kapelua zein koloretakoa den; bigarrenak ere gauza bera esan du; lehenengoak, aldiz, ondorioztatu du bere kapeluaren kolorea zein den, nahiz eta inoren kapelurik ez ikusi. Zein koloretakoa da kapelu hori?

2012-05-17

EUSKARAZKO NARRAZIO LABURREN LEHIAKETA

Euskarazko narrazio laburren lehiaketan parte hartu genuen eta gaur bertan jaso dugu epaimahiak hartutako erabakia eta pozaren pozez irakurri dugu  sei irabazleen artean geure bi ikasle hauen izenak: Itsasne Arangoa eta Enrique Unzu . ZORIONAK! Sarien banaketa maiatzaren 29an egingo da Bilboko Guggenheim Museoan.
Han egonen gara saridunak txalotzeko !! Momentu horren berriak izanen dituzuelakoan..laiste arte !!
Xuri Puebla

2012-05-15

JUUL bozketa Paz de Zigandan

 Joan den apirilaren 17, 18 eta 19an  gure Ikastolako 800 bat ikaslek bakoitzaren libururik gustukoena bozkatu zuten.

Handienek Internet bitartez egin zuten hautaketa



Txikienek, berriz, era tradizionalean egin zuten bozketa.


Eta noski, boz guztiak jaso ondoren, banan banan zenbatu eta emaitzak Ikastolen Elkartera bidali.



Argazki gehiago ikusi nahi ezkero, klik egin HEMEN


DBH 1 mailakoen ateraldia (2012/05/10-11)

Bai, egun zoragarriak elkarrekin pasatu ditugunak!!! Gustura ibili gara gure ingurunea gozatzen ,Arga ibaia piraguaz zeharkatzen, muga guztien gainetik Rocopolis menperatzen eta zer esanik Oltzaren baso barrenean
iparrotzaren laguntzaz gora eta behera ibiliz! Gure leloak dio bezala han ibili gara gogor eta gogoz!!!!
Xuri Puebla
DBH 1C taldeko tutorea

2012-05-11

DBH 3ko BARDEETAKO IRTEERA

Pasa den maiatzaren 3an bazkal ondoren ikastolatik Tuterara abiatu ginen bertan beste ikastoletako ikasleekin elkartzera. Guztira Nafarroako, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkuako 400 ikasle baino gehiago elkartu ginen. Arratsaldea elkar ezagutzen eta jolasten pasa eta gero, Argia Ikastolara joan ginen, gure esterila eta zakua lotarako egokitu eta afal ondoren mozorro festa ospatu genuen. Festa ikaragarri polita izan zen ikasleen arteko bi musika taldek kontzertua eman bait zuten.

Ahal izan genuen guztia lo egin eta goizeko zazpi terdietan dena jasotzeko prest geunden, gosaldu eta Bardeetan barna bizkikletekin ibilaldi zoragarria burutu genuen.

Primeran pasa genuen!!!

2012-05-09

TXOKOLATEZKO ETXEAK

Haur Hezkuntzako 2. mailakoek primeran pasatu zuten txokolatezko etxeak egiten eta bere amaitezinezko sormenari eragiten. Ferra Adriak bere esperimentuetan ez zituen holako gailurrak konkistatu!. jarraian argazkietan emaitzak ikus eta disfrutatu ditzakezue.

Ready for a Story