Hirugarren hiruhilabeteaz geroztik LHko ikasleek atsedenaldietan jolastutako pilota txapelketaren finalak jokatu dira gaur ikastolan. Oinatz Bengoetxea eta Ruben beloki izan dira gure artean jokoaz gozatuz.
Primeran pasa dugu goiza ikastolako frontoian.
Zorionak txapeldun guztiei eta zorionak baita ere parte hartu duzuen guztiei. Benetan jokaldi politak ikusi ditugu gaurkoan eta azken bi hilabeteetan giro bikaina izan dugu frontoian atsenealdietan jokatutako partidetan. Segi pilota maitatzen eta pilotaz gozatzen!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
OHARRA: Zure iruzkina argitaratzeko Paz de Ziganda Ikastolako Blogaren kudeatzailearen baimena beharko du.
CONDICIONES: Para visualizar tu comentario, este deberá ser moderado por el administrador del Blog.