Páginas

2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

TXIKIAK HANDI!

Berriro ere, Nafarroa Oinezeko Txikiak Handi egitasmoan hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatu nahi dugu. 1992.urtean Vianako ikastolak antolatu zuen Nafarroa Oinez festa, eta, urte horretan, aski ezaguna izan zen bere “Lingua Navarrorum” abestia. Orduan, herrialde ezberdinetako pertsonek parte hartu zuten beraien hizkuntzan abestuz (alemanez, ingelesez, arabieraz, japonieraz…). 24 urte geroago, abestiaren eta bideokliparen bertsio berria egin nahi izan dugu, oraingo honetan, hizkuntza gutxituei protagonismoa emanez (kitxua, korsikera, kaxubiera, katalana, baita zeinu hizkuntza ere). Ikusi bideoa https://www.youtube.com/watch?v=tnKb6kK5g3U&feature=youtu.be Audioa: https://goo.gl/euEw99 HIZKUNTZA GUTXITUAK HANDIAK DIRELAKO! BADATOR NAFARROA OINEZ 2016!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

OHARRA: Zure iruzkina argitaratzeko Paz de Ziganda Ikastolako Blogaren kudeatzailearen baimena beharko du.

CONDICIONES: Para visualizar tu comentario, este deberá ser moderado por el administrador del Blog.