Páginas

2021(e)ko apirilaren 26(a), astelehena

"PEDRO DE ATARRABIA" NARRAZIO LABURREN SARI BANAKETA

“PEDRO DE ATARRABIA” NARRAZIO LABURREN SARIAK “Pedro de Atarrabia” gaztelerazko eta euskarazko kontakizun laburren XXVIII. Literatur Sari banaketa ospatu zen pasa den apirilaren 23an. Irabazleen artean ikastolako 3 ikasle izan genituen, hiruak euskara sailean. LH 3. Zikloan, bigarren saria Naiara Vidart Quintano ikasleak lortu zuen “Naiaripzu-ren espedizioa” izeneko lanarengatik. DBH1-2ko kategorian lehenengo eta bigarren saria ikastolako ikasleek irabazi zuten. Vega Marcos Salaberriak lehenengo saria eskuratu zuen “Bizitza berri bat” izeneko narrazio laburrarekin, eta Nerea Lechado Goñi ikasleak bigarrena irabazi zuen “Lehiotik bota zen” idazlanari esker. Zorionak denei!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

OHARRA: Zure iruzkina argitaratzeko Paz de Ziganda Ikastolako Blogaren kudeatzailearen baimena beharko du.

CONDICIONES: Para visualizar tu comentario, este deberá ser moderado por el administrador del Blog.