2003(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

ELKARTASUNA LANTZEN


Ikastolak –Jira Bira taldearen laguntzarekin- aurten bereziki, baina etorkizunari begira ere elkartasuna landu nahi du, ikasleekin zein familiekin. Nola?
Bereziki Medicus Mundi, Paris 365 eta ANFAS erakundeak DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako hitzaldien bidez eta familiak guziak inplikatuko dituzten ekintzen bidez

Mintzaldi horiekin ikasleen kontzientziazioa bilatzen da hain garrantzitsua den gai honi buruz, eta ondorioz beraien inplikazio pertsonala. Errealitateak, egunero, balio horren beharra adierazten digu gure hurbileko inguruan.
Hori dela eta, zuen inplikazioa zein ikasleena eskatuko dugu 2013-14 ikasturtean jarduera ezberdinetarako:
· Ikasle bikoteak, heldu baten laguntzarekin, Paris 365 jantokian bazkariak
zerbitzatzeko.
· Elkartasun-Saskiak: beste ekitaldi batzuen artean, Paris 365koak jakiz beteriko
saskiak banatzen ditu behar handia eta umeak dituzten familien artean. Horrela, haurrak
jantoki sozialetara joatea, saihesten dute. Horretarako Ikastolak biziki parte hartuko du
proiektu honetan, hilabetean birritan saskiak osatzeko behar diren elikagaiak bilduz.
Bilketa egin aurretik abisatuko zaizue zer eta noiz bidali behar duzuen. Ea denen
artean gai garen behar honi erantzuteko gure elkartasuna adieraziz eta gure seme alabei
erakutsiz.
· Paris 365: azokatxo bat antolatzen du. Data zehazten denean, ohar baten bidez,
jakinaraziko dizkizuegu betebehar guztiak: artikuluak, garraioa, sailkapena...
· ANFAS: helburua ezgaitasunarekiko sentsibilizazioa lantzea da. Ikastolaren laguntza
hiru zereginetan finkatuko litzateke: udako kanpaldietan; eguneroko zerbitzuetan;
asteburuetan.

Ikastolan emango diren hitzaldiaz gain, etxean gai honen inguruan lantzea oso garrantzitsua da. Horrexegatik elkartasunari buruz haiekin hitz egitea eskatzen dizuegu. Aldi berean, noski, jardueraren batean partehartzea ere. Zalantzarik gabe, oso harro sentituko dira egindakoarekin. Hitzaldiak ikasturte osoan zehar antolatuko dira eta haiei buruz informazioa helaraziko da, bai ikasleei zein familiei zuzenduta. Lehendabizikoa azaroaren 15ean izan zen.



iruzkinik ez: