2003(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

Gurasoen gabonetako afaria

Abenduak 21, larunbata, ohizkoa dugun gabonetako afaria burutuko dugu ikastolako
gurasoen artean.
ORDUA: Gaueko 21:30etan

LEKUA: Ikastolako jantokian

SAGARDOTEGI MENUA
BAKAILO TORTILLA
PIKILLO PIPERRAK
TXORIZOA SAGARDOTAN
BAKAILOA LABERA PIPER BERDEEKIN
TXULETA (2 pertsonentzako 550/600 gr.ko txuleta)
MAMIZKO SORBETEA
GAZTA, IRASAGARRONDOA, INTXAURRAK
EDARIAK; SAGARDOA – ARDOA - KABA
KAFEA eta LIKOREAK
AFALDU ONDOREN, DANTZALDIA
GOIZALDEAN, TXOKOLATADA
PERTSONA BAKOITZEKO PREZIOA: 27€

OHARRAK:
Gabonetako kantak eta beste zenbait abesti izango ditugu.
Afarira etorri nahi dutenek, abenduak 18 baino lehen, ikastolako idazkaritzan
txartela erosi beharko dute (sukaldean ongi antolatu ahal izateko saia zaitezte epe
hau errespetatzen).
Barran ateratzen dena Ikastolak martxan jarri dituen elkartasun proiektuetara
bideratuko da.

IZEN EMATEA: Sarreran egoten diren arazoak saihesteko eta jantokiko mahaiak ahal den neurrian erreserbatu eta antolatu ahal izateko iaz egin zen bezala, izena ematerakoan adierazi ezazue zein talderekin eseri nahi duzuen (gela, maila, erreferentziazko izen bat).

Erreserba epearen barruan apuntatzen direnei bakarrik egingo zaie (abenduak 18). Epez kanpo datorrenari ez zaio nahi duen kokapena bermatuko.

iruzkinik ez: