Nafarroa Oinez 2014-ko
proiektuetako bat egutegien salmenta da. Orain arte tokian tokiko inguruan saltzen
baziren ere, aurten proiektu honetan aldaketa bat egitea pentsatu da: gainerako
ikastolei ere helaraztea, alegia. Horrela, batetik, diru-sarrerak handitzen
dira, eta bestetik Nafarroa Oinez ikastoletako familia guztietako etxeetan
egotea gure Nafarroa Oinez-aren oroigarri bikain.
Opari polita Gabonetan
egiteko: ale bakoitzak 4 euro.
Jakingo duzuen bezala, hurrengo
Nafarroa Oinez antolatzeko ardura Zangozako Ikastolari dagokio berriz ere.
Euskararen festa erraldoi hau urriaren 19an ospatuko dugu Zangozan.
Festa honen bitartez lortu nahi
ditugun helburuak honako hauek dira: euskara eta euskal kultura Zangozaldean
sendotu eta beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak lortu gure ikastolaren iraunkortasuna
bermatzeko, baita gure hezkuntza-proiektuaren kalitatean inbertitzen
jarraitzeko ere.
Nafarroa Oinez 2014-ko
proiektuetako bat egutegien salmenta da. Orain arte tokian tokiko inguruan saltzen
baziren ere, aurten proiektu honetan aldaketa bat egitea pentsatu dugu:
gainerako ikastolei ere helaraztea, alegia. Horrela lortu nahi duguna zera da:
batetik, diru-sarrerak handitzea, eta bestetik, garrantzitsuena izanik,
Nafarroa Oinez ikastoletako familia guztietako etxeetan egoten saiatzea, gure Nafarroa
Oinez-aren iragarki eta oroigarri bikaina izan dadin.
Horretarako, egutegi ezberdinak
sortu ditugu, ikastola bakoitzaren zonaldea kontuan harturik (Iruña,Tafalla,
Lizarra, Sakana, Bera eta Zangozaldea). Horma-irudiko formatua daukate, baita
tokian tokiko argazki bat ere. Egutegiaren salneurria 4 eurokoa da. Egutegien
banaketa Babesletza Batzordearen bitartez egingo da, ikastolen elkarlanean.








iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina