Urtarrilaren 15ean izan zen. Paz de Ziganda ikastola NAVARRA TVn egon zen bere ekimen solidarioak azaltzen: Paris 365 jantokia, ANFAS, MEDICUS MUNDI... Gure ekimena notizia bilakatu zen, baina inportanteena zen, eta da, gizarteari laguntzea eta gure gazteen kontzientzian eragitea. Ez da ahaztu behar zuen eskuzabaltasunari esker, denon artean hamabostaldi bakoitzean 150 pertsonek egunero zerbait jateko izatea ziurtatu dugu. Dakizuenez, elikatzea pertsona guziek egunero egin beharreko zerbait dela eta ikastolak gutxienez kurtso osoan hau bermatu nahi du.
Gogoratzekoa ere bada Gabonetako gurasoen afarian 1.700 euro bildu zirela Paris 365erako. Ekimen alaia eta eraginkorra, dudarik gabe. Zorionak boluntario guztiei: barrakoei, garbiltzaileei...
HASI 14:25 BUKA 22:00
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina