2004(e)ko maiatzaren 9(a), igandea

BATXILERGOA ERABAT SENDOTU DA

Eraikin berria prest eduki izanak eta bi ikasturte hauetan egin den lan onak gure batxilergoko gelak beteko ditu 2014-15 ikasturtean. Matrikulazioa %50 igo da eta eraikinaren prestazioak gero eta handiagoak dira.






65 ikasle matrikulatu dira heldu den ikasturterako Paz de Zigandan. Pozgarriena ikastolako ikasle gehienek gure batxilergoaren aldeko hautua egin dutela, eta Nafarroako hainbat ikastoletako ikasleek nagusiki gure eredua aukeratu dute batxilergoa egiteko.
Bestalde  egunero ari gara eraikina hobetzen. Une honetan tailerra eta hizkuntza mintegia montatzen ari gara, berehala hasiko gara espazio anitzeko gela batekin, liburutegia moduko zerbait, pantaila batekin,baina  aldi berean bikoizketa gela bat ere izan litekeena.
Eta horretaz gain, bizikleten aparkalekua jarri da, belarra erein egin da…

iruzkinik ez: