Gure ikastolak urtero gainditu
beharreko azterketa bat izaten du: hiru
urteko haurren matrikulazioa. Jaiotze datuak behera doazen garai honetan eta
hainbat erakundek D eredua zikindu nahian ibili eta gero, Paz de Zigandako
atean 89 familiak jo dute. Tamalez 78rentzako tokia izan dugu bakarrik.
Aurten ere familia batzuk
gelditu dira tokirik gabe ikastolan. 75 plaza eskaintzen genituen, eta 89k jo
dute gure atean.
Bi urtekoen gelan, berriz,
egoera kezkagarria dugu. Krisiak bete-betean jo du adin tarte honetako eskaintzan, eta orain familiek
etxean zaintzen dituzte inora bidali gabe. Ikastolatik era guztietako
eginahaletan ari gara gure bi urteko gelak bete daitezen eta irakasleek egoera
hau nozitu ez dezaten.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina