2004(e)ko ekainaren 16(a), asteazkena

Nafarroako ikastolen aldeko epaia Auzitegi Gorenean

NIEk aurrera eramandako estrategia judiziala arrakastatsua suertatu da eta Madrilgo Epaitegi Gorenean arrazoia eman zaio.

Ondorioz ikastolen etorkizunean ageri zen hodei beltza desegin da.



Hemen duzue Pello Irujok, NIEko lehendakariak, NIEko batzordekideei, lehendakariei eta zuzendariei bidalitako eskutitza gai hau dela-eta. Gure helburua da, ikusiko duzuenez, negoziazioekin jarraitzea gai honekin lehenbailehen bukatzeko komunitate osoaren onerako.


Kaixo, denoi:

Zuekin guztiekin harremanetan jartzen naiz (NIEko batzordekideak, lehendakariak eta zuzendariak) gaur Auzitegi Gorenaren sententzia jaso dela adierazteko, zeinean sindikatuek jarritako demanda gaitzetsi den.

Zalantzarik gabe kontuan hartu beharreko datua da, alde guztien artean konponbidea bilatzen jarraitzeko, orain arte egiten ari garen moduan.

Negoziazio-prozesu honetan lanean diharduen taldeak, sententziaren edukia sakontasunean aztertzen ari da.

Oso garrantzitsua deritzot NIEtik berri hau zuei helaraztea, uneoro egiten saiatzen ari bezala.

Egoera berri hau kontuan harturik, prozesua garatzen den heinean informatuko dizuegu,

Besarkada bat, Pello Irujo


iruzkinik ez: