Joan den astelehenean, ekainaren 16an, NIEko batzarreak, aho batez, baietza eman zion Nafarroako Ikastolen EHIn bazkidetzeari. Paz de Ziganda ikastolak hori bera egin beharko du Batzarre Nagusi baten bidez 2014. urtea bukatu baino lehen.
Paz de Zigandako batzarkidearen botoa ere aldekoa izan zen. Uste dugu akordio on bat lortu dela Nafarroako ikastolen autonomia Nafarroarekiko gaietan bermatzen delako, Nafarroako Curriculumaren gaia lantzen hasiak garelako, eta Lodosako eta Tuterako ikastoletarako plan bat ere ekartzen duelako. 5 urtez negoziatu eta gero lortu da azkenik pausu hau ematea. Gure esker onik handiena ikastolako Ignacio Ramirez eta Mikel Asiainentzat zinez une zailak bizi izan dituztelako gai honekin. Zorionak, era berean, eginako lanagatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina