2006(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea

Larunbata arratsean...... Santa Ageda bezpera.



Aurten ere, nahiz eta larunbata izan, Santa Ageda bezpera gogoz ospatuko dugu.
Ikastolako jantokian arratseko 7ak aldera elkartuko gara eta bertan txistorra eta txingarrak dastatu ondotik kantuari ekingo diogu Burlatako enparantza nagusietan zehar.
Ahotsak zaindu, sobera ez desafinatu eta... makilekin kontua izan!
Ea, goazen ba letra gogoratzera!

Zorion etxe hontako denoi!
oles egitera gatoz
aterik ate ohitura zaharrak
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
Etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako iharduna.
Bat... Bi...Hiru.....................Ieup!!


...Baina nor zen Santa Ageda?
Hagiografia(*) kristauek diotenez, mendebaldeko birjina martirik garrantzitsuenetarikoa zen. Sizilian jaio zen 230. urtean. Palermon bizi omen, baina Catanian martirizatu zuten.Kontua da Ageda izugarrizko neska ederra zela. Siziliako gobernadoreak, Quinciano, berarekin ezkondu nahi zuen, baina Agedak, bene-benetako kristaua zenez, ez zuen onartu. Quincianok , mendekua hartu nahian, kartzelan sartu zuen.
Izugarrizko torturak jasan behar izan zituen Ageda gazteak hil arte. Besteak beste, bularrak moztu zizkioten.Dena den, Euskal Herrian ospatzen den Santa Agedak mito paganoetan du oinarria. Emeterio Sorazu Euskal Herriko ohitura zaharrak aztertu dituen aditu ezagunak dioenez, egun horretan egiten diren afariek eta Santa Agedaren inguruko festa osoak zerikusi handia dute inauteriekin.
(*)hagiografia iz. ERL. Santuen bizitza aztertzen duen zientzia.

iruzkinik ez: