
ARTETAKO ITURBURUA
Pasaden astean, Paz de Zigandako 6.mailako ikasleok,Artetak
o iturburura joan ginen.Han hau ikasi genuen:Artetako iturburura jaisten den ura Andia menditik ailegatzen da.Batez beste, 3000 l ematen ditu segundoko.Gehienez 30.000 l. eta gutxienez 350 l. Arteta iturburuko ura Iruñerriko biztanlei ura emateko, Arakil ibaia bizirik mantentzeko eta energia sortzeko erabiltzen da. Arteta iturburuko ura Arakil ibaiarekin elkartzen denean Egilorrera joaten da "arazketa"egiteko.
Orain arazketa prozesua azalduko dizuegu. Hauek dira pausuak:
- Klorazia koagulazioa: Plantara ailegatzearekin batera, ura desinfektatzen da kloroa botaz.Masa konpaktu egiten da eta lohien tratamendura joaten da. Han,lohiak ibaira itzul ez daitezen, egiten da.
- Flokulazioa dekantazioa: Ura dekantazio ontzitara iristen da. Han, flokulatzaile bat gaineratzen zaio desagerrarazi behar diren partikulak dentsitate handiagoa har dezaten.
- Iragazketa: Dekantazio ontzietatik datorren ura iragazten da. Dekantazio ontzietan desagertu ez diren partikulak gerarazten ditu.
-Bilketa eta banaketa: Plantak 17 milioi litroko depositu bat dauka eta hor gordetzen da ura prozesu guztia egin ondoren.

Arteta-Egilorreko ura, hodi batzuetatik Mendilorriko ur-biltegira abiatzen da eta handik, geureen etxeetara.
Bukaera emateko ura nola aurreztu dezakezun azalduko dizuegu: Oso garrantzitsua da, Lurrak duen altxorrarik preziatuena baita ura. Orain aipatu behar ditugun puntu hauek kontutan izan:
- Hortzak garbitzerakoan, txorrota erabat irekia ez utzi.
- Dutxatzerakoan, xaboia emateko momentuan txorrota itxi.
- Dutxa bai- bainua: Ahal den gutxiena.
- Komunean ere aurreztu dezakegu. Inodoroan zisterna espezialak daude .Badakizue erosi eta aurreztu!!!
- Lorategian aurrezteko, euria egiten duenean ontzi bat utzi eta horrekin loreak ureztatu. Hori landarentzako askoz hobea da.
- Aspersoreak bai-mangera ez.
Bueno badakizue ura aurreztu. ALTXORRA DA!!!
6. Mailakoak
1 iruzkin:
Eskerrikasko ohar horiek erakusteagatik!Era zorionak web honengatik!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Argitaratu iruzkina