
JORGE OTEIZA.
Jorge Oteiza eskultore famatua, 1908. urtean Orion bizi zen. Txikia zenean, hondartzako zuloetan sartzen zen eta babestua sentizen zen. Gazte garaian, bere lehenengo eskulturak egin zituen: kuboetan eta zilindroetan oinarrituak. Hauen artean, Andre Maria aipatuko genuke. Bere lehenengo eskultura hoiek, pisutsuak ziren, edo inpresio hori ematen zuten. Ondoren "eskultura energiak" deituriko egitera pasatuko zen. Eskultura haiek sakonean izaten zituzten, argia haietan sartuz eta arintasun itxura emanez. Geroago geometria eskulturak egitera pasatu zen. Mundu abstraktoan sartu zen. Oteizaren, eskultura hauen zentzua, bere barneko utsuneak ziren. Bere zahartaroan, irakurtzera eta idaztera dedikatu zen.

OTEIZA MUSEOA.
Oteiza museoa 2000. urtearen inguruan eraikitzen hasi zen, eta 2003. utean amaitu. Museoa Altzuza herrian dago, Iruñetik 9 km-tara. Oteizaren obrak, kronologikoki ordenatutak daude. 1690 eskultura inguru daude museoan ikusgarri. Oteiza museoa Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoaren obra bat da. Honek ormigoi eginiko kubo bat proiektatu du, Jorge Oteiza 1975az geroztik izan zuen etxebizitza ere bertan bilduz. Museoan dauden danak, artistaren sentimentuak errepresentatu nahi dute.
Guk, oso esperientzia ona izan genuen. joan zaitezte bisitatzera!!!
6. mailakoak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina