2006(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

Olinpiada matematikoa gure ikastolan

Urtero bezala, maiatzean ospatuko da olinpiada matematikoaren edizio berri bat. Matematikako irakasle "Tornamira" elkarteak antolatuta, artengoa Atarrabian izanen da, Paz de Ziganda ikastolan.
Dagoeneko Nafarroako ikastetxetako DBH-ko 2. mailako 146 ikaslek eman du izena parte hartzeko eta horietako 4 gure ikasleak izanen dira. Fase honetako irabazleek Extremaduran ospatuko den estatu mailako fase finalera pasatuko dira.
Maiatzaren 20-an izanen da 10-etatik aurrera eta goizean zehar zenbait ekitaldi antolatuko da.
Zorte ona opa diegu gure ikasleei!

iruzkinik ez: