2006(e)ko apirilaren 4(a), asteartea

"READY FOR A STORY" AITOR FURUNDARENA USABIAGA




1970ean Ordizian jaioa, Akordeoia eta Konposizioa ikasi zituen Carlos Iturralde eta Francisco Escuderorekin Hondarribia eta Donostian. 20 urterekin Parisera joan zen, Max Bonnay eta Claude Ballifekin ikastera, hiru urte beranduago bertako lehen sariak jasoaz bai akordeoi eta bai konposizioan. Ondorengo urtea Kopenagen Mogens Ellegaard eta Ib Norholmekin ikasteko hartu zuen, eta Euskal Herrira itzultzean bi disko grabatu zituen, ordurarte jorratutako bideak isladatzen zituena : bata musika garaikideaz (Aitor Furundarena, akordeoi klasikoa) eta bestea dantzarako musikaz (Eskua Sartzen). Beranduxeago hirugarren bat etorri zen (Juanita).
Ordutik hona herri musika inguruan ibili da gehienbat akordeoiari dagokionez, tartean hainbat disko dagoelarik, eta telebista inguruan batipat bere sorkuntza lana. ETBko hainbat programetan lan egin eta egiten du (Superbat, Sikofonia, Bai Zera, Izar Gazte Bila, Trikitixa, Barrebusa, Altza Porru, Triki Traka Triki Tron, Betizuak, Euskal Kantarik Onena...), beraiekin lotutako hainbat disko sortuaz eta ekoiztuaz (Betizuentzat 6 CD, Olentzero, Shin Chan, Euskal Kantarik Onena...), bai eta antzerkirako musika prestatu ere (Kutsidazu Bidea, Ixabel). Zinerako bi lan egin ditu : Olentzero eta Betizuak Izar Artean. Azken urteotan hainbat talderekin aritu izan da akordeoia jotzen (Faltriqueira, Amaia Zubiria, Patxi Kaleko, Inma Serrano, Mikel Garikoitz, La Buena Vida...), klaket dantzari batez (Eskutank) eta antzerkian ere bai (Kaukasiar Kreazko Zirkuloa). Mikel Sarriegirekin batera Goierriko dantzen ikuskizunerako musika sortu du. Irakaskuntzan, Musikene Euskal HerrikoGoi Mailako Zentruan irakasle da, Transkripzioan eta Kamara Musikan.

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:
Ni Paz de Zigandako ikasle bat naiz.Ba al dakizue?Aitor Furundarena ikastolara etorriko da!!!!!!A!Eta zorionak kanta polit honengatik