2006(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala

GENERO BIOLENTZIA

GENERO BIOLENTZIARI NOLA AURRE EGIN?

Gizona eta emakumea fisiologikoki desberdinak dira. Desberdintasun hau gizakiaren sorreratik gaur egun arte garatzen joan den gizarte jarreran isladatzen da.
Gizakiaren hasieran, emakumeak seme-alabak zaindu eta etxean geratu behar zutela pentsatzen zen, gizonak lan gogorrak egitera ateratzen ziren bitartean, hala nola ehiza egin edo borrokatu. Honek, emakumea gizonarik gabe bizitzea ezinezkoa egiten zuen. Ondoren, gizon-emakumearen arteko erlazioa garatu zen, gizonek dominatutako mundu batera iritsi arte. Gizon honek emakumea egoera diskriminatzaileetara eramaten zuen, besteak beste beharturiko ezkontzak, esklabitate sexuala, eta beste egoera biolentoago batzuk, esaterako genero biolentzia eta etxeko biolentzia. Azken honetan zentratuko gara.
Genero biolentziak gizonak emakumearengan egiten duen diskriminazioa da. Biolentzia hau hainbat modutara ager daiteke: psikologikoki, fisikoki, sexualki edo ekonomikoki, normalean kasu guztiak agertzen direlarik. Egoera hau jasan behar duenarentzat ondorioak nahiko larriak dira: nahasketa pertsonala, beldurra, autoestimu eza, dependentzia, gaitasun kognitiboa eta emozionalen distortsioa... pertsona horren osotasunaren birrinketari eraginez azkenik.
Gaizki tratatutako emakumeek somatutako erabateko ezintasunaren aurrean, tratu txarra eman duen gizonari zigorra ez emateak lehenengoak zalantza egoeran egotea eragiten du. Hori gertatuko balitz, blokeo emozionala izango luke, eta kasu horretan ez luke onartuko jasaten ari den biolentzia.
Genero biolentziaren kausa nagusienetakoa gizonaren eta emakumearen boterearen arteko desberdintasuna da. Esparru desberdinetan gizonak beste sexuarengan boterea izateak (esparru politikoa, kulturala eta ekonomikoan, adibidez) familian duen boterea indartzea eragin du.
Beste aldetik, gizakion burmuin konposaketaren sustantziek (adibidez serotoninak eta vasopresinak) biolentziaren arazoarekin izan dezaketen erlazioa aztertzen ari dira gaur egun. Dena den, oraindik ez da guztiz zehaztu haren erlazioa giza jarrerarekin, oraindik posiblea ez delako gizakiekin esperimentatzea.
Adituek diote gakoa bertan dagoela, hau da, garunaren eta bere zatien ikerkuntzan, zehazki cortex prefrontalean eta amigdalan. Bi zatiak elkarren artean lotuta daude eta haietako batek huts egiten duenean, banakoa gogortzalea bihurtzen da. Hala ere, badago jendea teoria honekin ados ez dagoena. Haien arabera “arazoa sortzen da arazoak dituzten familiatan”, baina hori ez da guztiz egia, eta hankasartze bat da horrelakorik pentsatzea. Burmuineko akatsak ere eragin dezakete. Agian egunen batean cortex prefrontalaren zatia operatu ahal izango da, eta chip bat bertan ezarri; horrela mementuan bertan jakingo genuke bortizkeriaren pean dagoen ala ez gizon hori, bizitza kopuru handia salbatuz.
Hala ere, horiek ez dira biolentzi generoa sortzen duten kausa bakarrak, baizik eta gehiago daude, hala nola: eragile kulturalak, emakumearen ez-balorazioa, tratu txarrak jaso eta ondoren berak beste bati beraren sufrimendua ordainarazi nahi izatea, ikastetxeetako hezkuntza eza, analfabetismoa, gizonaren nagusitasunaren modeloa...
Edozerk sortzen duen biolentziaren larritasuna murrizteko, “mugikor” bana emango zaie hura eskatzen duten emakume babestuei. Hala esan zuen Lana eta Gizarte Gaien ministroak, Jesus Calderak, PSM-ko (Madrilgo Partidu Sozialista) Asanblea Interparlamentarioan.
Teleasistentzia zerbitzu honetako mugikorrak GPS sistema izango du, zeinek biktimaren kokapena uneoro ahalbidetzen duen.
Horretaz gain, hainbat lekutan genero biolentziari buruzko ikastaroak prestatu dituzte, haren kausak eta ondorioak aztertuz gain konponbideak ere errazten dituztenak. Lizarrako Udaletxearen Emakumearen Inguruak esaterako, “Desberdintasunaren eta genero biolentziaren ondoeza” deituriko ikastaroa eskeini du, denontzako irekia egongo dena.
Emakumeen Erakundeek 1995.urtean Pekinen egindako Emakumearen Mundu Konferentziak ateratako ondorioak bereganatuz, hainbat neurri proposatu dituzte. Haien artean estereotipo sexistak hausteko zuzenduta dauden kanpainen sorrera, gaizki tratatutako emakumeak zaintzen dituzten etxeak egitea eta ikastetxeetako hezkuntzan Berdintasun Printzipioa sartzea daude, besteak beste.
Orokorrean eta esandakoaren arabera, asko dira biolentzia generoa emateko dauden kausak, eta behin hori detektatu denean, Gobernuak eta erakundeek eskeinitako zerbitzuei laguntza eskatzea hoberena izango litzateke.

TANIA JORAJURÍA GÓMEZ

iruzkinik ez: