2006(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala

JUAN KRUZ IGERABIDE PAZ DE ZIGANDA IKASTOLAN





Martxoko egun batean Juan Kruz Igerabide gure ikastolara etorri zen. Baina, ba al dakizue nor den bera? ipuin eta poemen idazle bat da. Gipuzkoarra da eta bere ipuinak eta poemak euskeraz idazten ditu.
Bere liburuen artean: "Begi niniaren poemak", "Gorputz osorako poemak", "Botoi bat bezala"… e.a daude.
Bera etorri baino lehenago bere liburuak irakurtzen egon ginen eta gelako ikaskideekin aldatu genituen beraiek ere irakur zitzaten.
Gure poemak idatzi genituen baita berarenak eta gure marrazkiak ere, gero opari bat emateko.
Apirilak 7an etorri zen gure ikastolara.
Bideo gelan elkartu ginen berarekin 10:00etan. Lehenengo, bere poemetako batzuk irakurri zizkigun eta irakurtzen bukatzean txalo bero batzuk jaso zituen.
Ondoren, guk berari galdera batzuk egin genizkion. Adibidez: Zenbat urte daramazu idazten? Nondik ateratzen dituzu ideiak? Zenbat kostatzen zaizu liburu bat egitea?... Gainera, hau esaten zuen poema bat egin zigun: "Begi niniak saltoka niri begira: Haur alaiak".
Gero beste poema batzuk irakurri zizkigun eta batzuk asmakizunak ziren.
Azkenean,gure oparia eman genion; bere poemez osatutako liburu bat. Bukatzeko, gure liburuak sinatu egin zituen.
Inpresio onarekin joan zela iruditu zitzaigun eta oso pozik joan zen.
Benetan gustora egon ginen Juan Kruzekin.
6. mailako ikasleek eginiko kronika.

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

epa:
6. mailako ikasleak polita izan zen berarekin egotea ezta ni bere miresle handi bat naiz asko gustatzen zaizkit bere poemak.
Beno ez asko baina bere liburuetako bat edo bi irrakurri ditut eta oso motzak dira.

beno honekin agur