2006(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

ZORIONAK MARKEL!
















Nafar Gobernuak antolatzen duen ipuin lehiaketan 3. saria irabazi du. Ia ipuin hori zuen gustokoa den.

ITSASONTZI MAMUA

Bazen behin Txomin izeneko mutikoa. Mutiko hau bere familiarekin kruzero bat egiten ari zen Mediterraneo itsasotik.
Kruzeroaren ibilbidea hau zen: Bartzelona-Marsella (Frantzia), Marsella-Roma (Italia), Erroma-Siracusa (Siziliako Irla-Italia), Siracusa-Tunez (Ipar Afrika) eta Tunez-Bartzelona. Kruzeroa Siracusatik pasatzen ari zela hor egun batzuk geratu zen.
Azken egunean Txominen aitak portura jeistea utzi nion, portuan gauza asko zeuden: arrainak, kañaberak, sareak eta denda pilo bat.
Txomini denda bat interesatu zitzaion. Dendaren izena hau zen: LIBURU INTERESGARRIA eta Txomin sartu zen, hor liburu bat irakurtzen hasi zen, liburua horrela deitzen zelarik: XX. Mendeko hondoraketa harrigarrienak, Txominek liburua ireki zuen eta hondoraketa batzuk irakurri zituen, hauek ziren: Titanik hondoraketa 1912 urtea, Yamato destruktorea hondoraketa 1944, Neptun hondoraketa 1907. Gero Txomin liburua bere apalategian utzi zuen eta itsasontzira itzuli zen, bere kamarotera joan, atea ireki eta hor andre potolo bat zegoen bere aurpegia apaintzen, eta esan zuen:

- Joan hemendik mutiko, hau nire kamarotea da!
- Baina ...- bat batean zerbitzari bat atera zen eta esan zuen:
- Zer egin duzu kamarote honetan, mutiko? Hau Madame Potolonzio andrearen kamarotea da.
- Orduan, ze itsasontzia da hau?
- Ez duzu ikusi, hala? Hau S.S. Neptun itsasontzia da. –Txomin txundituta geratu zen.
- Uste dut kapitainarengana eramango zaitudala. Polizoi galanta!
Txomin eta zerbitzaria kapitainaren kamarotera joan ziren eta esan zuen:
- Nor zara zu Madame Potlonzioren kamarotean sartzeko? Polizoi galanta!
- Nik uste nuen hau beste itsasontzi bat zela.
- Ikasteko txalupa batean utziko zaitugu, janari pixko batekin.

Orduan Txominek hartu, txalupa batean utzi, janari zaku batekin eta Itxaso zabalean utzi zuten.
Bost minutu geroago itsasmustro bat ageri zen, Neptum itsasontzia hartu eta hondoratu zuen. Ordu bat geroago helikoptero bat atera zen Txomin hartu zuten eta bere familia zegoen itsasontzira eraman zuten.
Itsasontzian konturatu zen itsasontzi mamu batean egon zela eta beste hiri batean liburu hori erosi zuen pasa zuen eguna gogoratzeko.



Markel Posadas.
L.H. 6. A

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo Ana naiz, Amaia Minaren ama, zure ipuina asko gustatu zait eta uste dut, lan asko behar izan duzula egin duzun ipuinarentzat.