
"Ready for a history?"lelo ezaguna ezta?
Bihar goizean, izanen dugu Aitor Furundarena gure ikastolan bisitatxoa egiten, eta nola ez! bere musika eskeintzeko prest! Aurreko berrietan Izaskunek bere lagunari buruzko idatzitako artikulua irakurri ez zutenentzat, hona hemen "El Portal de las Artes Escénicas -ARTEZBLAI.COM - Teatro, danza, música, audiovisuales" en Aitorri buruz publikatutako zatitxo bat.
Aitor Furundarena gipuzkoar gaztea (Ordizia, 1970) batez ere telebistarako aritu izan da konpositore lanetan, eta sintonia ezagunak sortu ditu, hala nola, “Betizu”, “Sorginen Laratza”, “Triki traka triki tron”, “Izar gazte bila” edota “Sikofonia”. Horrez gain, antzezlanetarako eta animazio zinerako ere konposatu du musika: “Kutsidazu bidea, Ixabel” eta “Anje, la leyenda del pirineo” dira horietako batzuk. Instrumentu jotzaile gisa, akordeoi eta trikitixarekin duen trebetasun eta abileziagatik nabarmentzen da. Furundarenak herri musikaren inguruan garatu du batez ere bere lana, baina, horrez gain, gaur egungo musikari buruzko lanak ere baditu, hala nola, “Aitor Furundarena, akordeoi klasikoa” diskoan bildutakoak. Gaur egun ESKUTANK duoko kidea da, Errenteriako Larraitz Ugartemendia dantzariarekin batera, eta Euskal Herriko musika tradizionala eta klakea uztartzen dituzte. Gainera, Musikene goi mailako ikastegiko irakaslea da, eta Herri Musika Tradizionala Akordeoiaz irakasgaia irakasten du.
Bihar eginen ditugun argazki edo/eta bideoak ikusteko gogorik? Badakizue, aurpegiak irrifartsu, dantza egin, abestu eta... disfrutatu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina