2006(e)ko azaroaren 20(a), astelehena

Kaixo Lagunok!!!



Amaia Nuin eta Miren Labaien hementxe gaude ikasleei buruz hitzegiten.
Badakizuenez, gu jantokian ibiltzen gara ikasleekin borrokatzen. Ta noski!! ze aldea dagoen, geletan, bulegoan edo jantokian daudenean!!!. Bestalde, jakin nahiko genuke, ze demontre jaten duten etxean!!!! inoiz ez daude konforme!!! Saiatzen gara gustatzen zaiena bazkaltzeko jartzen, baina, inoiz ez dugu asmatzen!!! ta guretzat dena goxoa dago.
Bestalde, ez duguna ulertzen da ikasleak jantokian sartzen diren bezain laister jo ta ke erdaraz hastea!!!! nola da posible??.
Badirudi etxean ez dutela inolako alergiarik ta ikastolara iritsi orduko.... alergiak, oka egiteko gogoak, tripako minak, etab besterik ez dugu!!!! tira!!!! eskerrak kriston pazientzia dugula ta inolako sorpresarik ez dugula hartzen horrelako gauzekin....
Beno lagunak, agur bero bat ta laister arte!!!

4 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez da ez duzutela asmatzen. Gure gustoko gauz asko daude, noski, baita ere gure gustokoak ez direnak.
Etxean ikastolan jaten duguna jaten dugu, baina ez da berdina ikastola bateko janaria edo zure etxekoa.
Beno AGUR!!!!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

janaria oso txarra dago!
beno makarroiak,arroza eta horralakoak ez.Jendeak gehiago jateko nik borraxa,azelgak eta arraina kenduko nituzke

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Badago gustatzen zaigun janaria, baina arraina, borraxa eta azelgak oso txarrak daude gainera hotzak.
Urte honetan pozik gaude jarri duzutelako ensalada mixta eta pastazko ensalada.Baita ere 3. eta 4. d.b.h.-koei janari asko jartzen diezue, gero ia-ia bandeja bat janariz botatzen duzue zakarrontzira, gainera guri gustatzen zaiguna.Etxean denetarik jaten dugu baina ia beti guri gustatzen ziguna.
beno aio eta ondo pasa!!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

nire ustez janaria ez da txarra denik (agian bai) baina gustu ezberdinak ditugu, eta batzuek arroza plastilinaren zapore berdin-berdina hartzen diote (nik, adibidez...)
eta arraina hobetu beharko zen, baita porrusalda eta horrelako pure, zopa eta borraxa