2006(e)ko abenduaren 15(a), ostirala

NEOLITOARI BURUZKO ERAKUSKETA

Neolitoari buruzko erakusketa bat antolatu dute Iruñean, Foruen Enparantzan, azaroaren 23tik urtarrilaren 7ra arte. Asteartetik ostirala bitartean egongo da irekita, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, ordea, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara irekiko dute. Jaiegunak ez diren astelehenetan itxita izango da.
Historiaurrea gustokoa baduzue Eguberri hauetan erakusketa ikustera gertura zaitezte; hantxe, leize bat, txabola bat eta garai hartako animaliak ere, benetako tamainan adierazita aurkituko dituzue.
Nire ustez oso interesgarria da eta joateak pena merezi du.

iruzkinik ez: