




Atzo arratsaldeko zazpiak aldera, urtero bezala, Ikastolan elkartu ginen Santa Ageda bezpera ospatzeko asmoz. Lehenik, txistorra eta txingarrak dastatu, ahotsak berotu, eta ondotikan kalez-kale umore onean abiatu ginen. Burlatako enparantza ezberdinetan geldiuneak aprobetxatuz haurrek koplak abestu eta gaitaren soinuaz eta makilen laguntzaz ederki pasatu genuen arratsa.
Argazkiak ikusteko: http://www.flickr.com/photos/zigandaleihotik/
1 iruzkin:
Ze ongi abestu zuten abesbatzakoek,
batez ere,solistak.Txuma eta Peiok
oso ongi jo zuten gaita,burlatako kaleetan zehar.
Argitaratu iruzkina