
Gaur Paz de Ziganda Ikastolara, Joxan Ormazabal, euskal idazle famatua etorri da. Idazleak 58 urte ditu. Gaur egun Elkar argitaletxean lan egiten du. Gaurko bileran, idazleak gauza asko azaldu digu: hala nola poemak, istoria laburrak, asmakizunak eta azkenik "haikuak" idazten aritu gara.( Haikuak Japoniarrek egiten dituzten bertso mota dira.)
Nire ustez, Joxanek ongi azaldu dizkigu idazlearen lanean aritzeko jarraitu behar diren pausoak. Hoietakoak gehien gustatu zaidana gure kuadernotxoa egitea izan da. Kuadernotxo horretan, bakoitzak bildu behar ditugu entzun eta irakurtzen ditugun gauza bitxiak. Hauexek izan daitezke zerbait idazteko lagungarriak.
Badakizu, idazle ospetsua izan nahi baduzu, zure kuadernotxoa betetzen has zaitez!
Alain Perkaz DBH 1A
10 iruzkin:
Primeran Alain, agerian da gaurko hitzaldiari etekina atera diozula. Martxa honetan zu ere idazle ospetsu bat bilaka zaitezke.
Baita ere Joxanek palindromoak zer diren esan digu. Hau, hitzak alde batetik irakurtzen badituzu, beste aldetik berdin irakurri behar duzu. Adb. Ana, erre... Asmakizun hauek esan dizkigu:(hau zuek asmatu)
-10 indio nola jarriko zenituzke 5 marretan, marra bakoitzean 4 indio egon behar badira?
-20 + 1 = 19
-6 makil berdinekin nola egingo zenuke 4 hiruki ekilatero?
Zuek jarri hemen erantzunak eta ni hurrengo asteartean erantzunak jarriko ditut.
Ea amatzen dituzuen polidromo gehio eta luzeak!!!
Kaixo euskarako ikasleei. Zuen iruzkina sartzeko orduan, identitate bezela ezin duzue sartu google/blogger ez baduzue googleko blogerretan helbiderik, beraz "otros" aukeratu beharko duzue eta zuen izena ipini ondoren, "publicar comentario" zanpatu. Ez ahaztu hizki larriak esaldi hasieran erabiltzeaz eta ortografi akatsak zaintzeaz.
Ze ongi pasatu nuen Joxanen bisitaldian.Haikuak egiten irakatsi zigun,bere txikitako kontuak kontatu zizkigun,eta beste mila gauza egin genituen berarekin.
Hitzaldia amaitu zuenean,gainera,
liburuak sinatu zizkigun.Baina pena
eman zigun denbora gutxi izatea berarekin hitz egiteko.
Ea beste aldi batean itzultzen den.
GARAZI GOIENETXE D.B.H 1.B
IDAZLE BATEKIN
Martxoak 6, asteartea, Joxantonio Ormazabal etorri zen gure ikastolara, DBHko 1.go mailakoekin hitz egitera.
Gauz asko irakatsi zigun, hona hemen adibide batzuk:
-HAIKUAK: 3 lerrotako bertso motzak dira, honako egitura daukatenak:
5- (silaba)
7- (silaba)
5- (silaba)
Jarraian, haiku pare bat daude, baina bukaerarik gabe. Ea asmatzen duzun azkeneko lerroa!!!!
1- Mapamundian
hiriz hiri saltoka
(5 silaba) ??????????
2- Jantzi zaharrak
bihotzik ere ez du
(5 silaba) ??????????
Orain saia zaitezte zuek beste haiku batzuk asmatzen, egitura ahaztu gabe. (Pixka bat pasatzen bazarete silabekin ez du axola).
-PALINDROMOAK: Aurretik edo atzetik irakurtzen hasita berdina da (kapikua). Normalean silabaka doaz.
Hor behean bat dago, ea asmatzen duzun azken hitza:
NIK ENARA NERAMAN AMAREN ???????
Liburu batzuetaz hitz egin zigun ere:
-Berak idatzi duen azkenengo liburua: "Amaren titi-zorroak"
-Berak idatzitako gustokoen dituen liburuak: "Amona bizikletan" eta "Aitona parapentean"
Gure adinekoentzat (12-13 urte) gomendatzen dituen liburuak (berak ez ditu idatzi): "Lesterren logika" eta "Txabola terapeutikoa".
-SOLUZIOAK: Pentsatzen dut, haikuak eta palindromoa asmatu ez dituzuenok, jakinmina izango duzuela, beraz, soluzioak ematen dizkizuet:
Haikuak:
1-Mapamundian
hiriz hiri saltoka
arkakusoa.
2-Jantzi zaharrak
bihotzik ere ez du
txorimaloak.
Palindromoa:
NIK ENARA NERAMAN AMAREN ARANEKIN
AINHOA PEREZ
Joxantonio Ormazabal Zegamako baserri batean jaio zen 1948.urtean.Sei urterekin eskolara joan zen baina arazo bat zuen,ez zekien erdera eta eskola hartan erdera bakarrik erabiltzen zen.25-26 urte daramatza gutxi gora behera liburuak idazten.Liburuak idazteko euskera hizkuntza nahiago du,beti horrela izan da eta.
Idazle honek,liburuaz gain poesiak ere idazten ditu.Irakurri dudan liburu bakarra Kittano liburua izan da eta asko gustatu egin zait.Liburu hau irakurri ez dutenei irakurtzea aholkatzen dizuet.
Joxantonio Ormazabalen bisita:
Ze ongi pasatu genuen Joxantoniorekin!!!!
Haikuak eta palindromoak egiten irakatsi zigun. Berak idatzitako liburu batzuk aipatu zizkigun. Pixka bat bere bizitza ere kontatu zigun (dena berandu egiten zuela).Berak idatzitako liburu baten zatia irakurri zigun. Oso dibertigarriak izan ziren haikuak asmatzea eta hitzekin errimak egitea, bukaeran berak idatzitako liburu batzuk sinatu zituen, eta agur polit batekin despeditu zen.
Kaixo!!!!!!!
Anais nahiz.Badakit,nire iritzia jada eman dudala baina... ortografia akatsekin eta ez nintzen oso ongi espresatu.
Nire ustez,motz geratu zen ordua gizon horrek zituen ideia guztiak azaltzeko.
Bera idatzitako poema batzuk irakurri zizkigun eta haikuak zer ziren azaldu eta segidan hauek osatzen hasi ginen.Ahaztu gabe,esaldi kapikuak;palidromoak hain zuzen ere.
Gustora ibili nintzen 11:30-etan, denak patiora joan zirenean,beste gelakide batzuekin idazlearekin jolasak egiten,magiazko trukoak,...batzuk, bitxiak, farregarriak eta dibertigarriak ziren.
Nire iritziz,merezi izan du Joxan ikastolara etorri izana.
Kaixo!
Ez duzutenez erantzunika jarri ez ditut soluzioak emango.
Joxan Ormazabal, goian bego. Agur lagun
Argitaratu iruzkina