Nerea Badostain eta Ander Zudairek kontzertu bat eskeini diete gaur goizean DBH 3. mailako ikasleei. Kontzertuan bi abesti jo dituzte: “Stairway to heaven” (Zeppelin) eta “Nothing else matters” (Metallica).
Anderrek kitarra elektrikoa jotzen du eta 9 urte zituenetik Mutilbako Musika Eskolan ikasten du. Izugarrizko trebezia dauka bakarlari bat laguntzen eta soloa jotzerakoan bere teknika ona erakutsi digu. Nereak aldiz, bere kabuz abesten du. Bere ahotsaren potentzia oso handia izateaz gain, ahots kolore polita dauka eta bere erregistroa oso handia da.
Ederki egon gara 3Ako bikote honekin. Oso tarte atsegina pasa dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina