2007(e)ko irailaren 18(a), asteartea

DBH 4. MAILAKO IKASLE TALDE BAT WASHINGTONEN




Paz de Ziganda ikastolako DBH 4. mailako hemezortzi ikasle eta ingelera mintegiko hiru irakasle Washingtonera joan dira bertako Bishop McNamara High School ikastetxearekin elkartrukea eginez. Iruñako ikasleak irailaren 28rarte bertako familiekin biziko dira eta udaberrian berriz, Washingtongo ikasleak jasoko dituzte hemengo etxeetan.




Bidaia primeran egin ondoren, beraien hitzetan amerikar filma batean sartuta egongo balira bezala bizi dituzte momentu ahaztezin hauek. Maryland-en kokatua dagoen ikastetxean ongi etorri bikaina izan zuten Iruñakoek. Barbakoa eta dantzaldi bat ospatu zuten denek elkarrekin. Amerikarren artean etxean bezala sentitzen direla diote eta McNamara ikastetxeko zenbait saioetan parte hartzea izan dutela ere aipatu dute, bertakoekin lan eginez.





Astean zehar ikastetxera hurbiltzen dira bertako zenbait saioetan parte hartuz eta ikastorduak amaitzean, bakoitzak bere familiako kideekin elkintza ezberdinak egiten jarraitzen dute.



Washington, New York eta inguruak bisitatuko dituzte bertako familien laguntzaz eta nola ez, beraien ingeles maila hobetzeko aukera bikaina izango dute.
Hona hemen Amaia Paskual eta Nerea Badostainek igorritako kronika txikia:
"Amerikar bizitza euskaldunok bizitzen" 07/9/17

Ostegunean, hemengo arratsaldeko bostetan Washingtoneko aduana pasatzen geunden. Estatu Batuetan geunden!! Maletak hartu ondoren, pasabide bat zeharkatu bezain laister, familiak ikusi genituen. Bi irakasleren artean, eskolako bandera bat esku artean zeukaten. Denak oso pozik jarri ziren gu ikustean. Bakoitza bere familiarekin joan zen etxera eta eguna beraiekin bukatu genuen.
Hau oso desberdina da, leku bakoitza bestetik oso urrun dago, jendea ez dago kalean paseatzen, jendea bere etxean dago... Eskola pelikuletakoa bezalakoa da, "takillak" pasabideetan, jendea pasabideetan, Estatu Batuetako banderak leku guztietatik, autobus horiak... Jendea oso jatorra da eta denbora guztian agurtzen zaituzte.
Larunbat gauean, "back to school dance" ospatzen zuten. Ikasleek gau osoa dantzan pasatu zuten, guk ordea argazkiak ateratzen pasatu genuen, eskolako dantzan. Ailegatu ginenean pelikula bat iruditu zitzaigun, primeran pasatu genuen. Lehengo egun hauetan, erosketetara joan gara, jatetxeetara, elkarrekin lo egin dugu, klasera joan gara...Hau zoragarria da ezin duzue imaginatu!!!


http://pony.bmhs.org/ (Bishop Mcnamara ikastetxearen web orria)

iruzkinik ez: