2007(e)ko urriaren 11(a), osteguna

EUSKARAZ BIZI IRRATSAIOA BERRIRO BUELTAN


Kaixo Euskaraz Bizi irratsaioko entzule guztiak. Urtero bezala, aurten ere Paz de Ziganda ikastolako ikasleek astero irratsaioa aireratuko dute. Dakizuen bezala, Euskaraz Bizi irratsaioa lau atalez osatzen da: Argitxoren txokoa; Euskal Herria pausoz pauso; Ba al dakizu? eta Urte askotarako.


Atal ezberdin horietan, euskararekin lotutako hitz jokoak, esaerak eta hainbat gauza; Euskal Herriko hainbat leku bitxiri buruz; berriak, urtebetetzeak, horoskopo eta efemerideak aipatuko dira. Elkarrizketak ere izango dira, momentuan momentuko gai interesgarrien inguruan.

Irratsaioari Bigarren Hezkuntza laugarren mailakoek emango diote hasiera astelehena urriak 15ean goizeko 11.50etan. Nafarroa Oinez, Nomada TX filma, Iñaki Erroz zuzendari berriari elkarrizketa eta beste hainbat gai interesgarri jorratuko dituzte.


Beraz, ez ahaztu irratia pizteaz astelehenean goizeko 11.50etan 107.6 FM frekuentzian. Eta ezinezkoa bazaizu, lasai egon, irratsaioa interneten entzungai izango bait duzu. Oraintxe bertan irakurtzen ari zaren Zigandaleihotik blog honetan, irratsaioak entzuteko lotura aurkituko duzu. Bertan klikatu eta aireratzen ditugun irratsaioak entzun ahal izango dituzu.


iruzkinik ez: