2007(e)ko abenduaren 13(a), osteguna

ZIENTZIA MUNDU ANDALUSTARREAN

"La Caixa" Fundazioaren Gizarte Ekintzak "Zientzia mundu andalustarrean" izenburua duen erakusketa antolatu du Iruñean, Foruen Enparantzako Karpan, 2007ko azaroaren 27tik 2008ko urtarrilaren 8ra. Erakusketa, asteartetik ostirala bitartean irekiko dute, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara ikus daiteke. Jaiegunak ez diren astelehenetan itxita egongo da.

Erakusketa doainik da eta hara gerturatuz gero, Madinat al-Zaharako (Kordoba) Areto Oparoan inspiratutako erreprodukzio bat ikusiko dugu, Kordobako Behatoki Astronomiko batean sartuko gara, Laborategi Alkimiko bat bisitatuko dugu. Lorategi Botaniko bateko landareekin farmakoak egiten dituen farmazia bat ikusteko aukera izango dugu. Azkenik, Alhambran inspiratutako beste irudikapen batean barneratu ahal izango dugu.

Erakusketa izugarri polita eta interesgarria izateaz gain, oso arina eta erreza da ikusteko, 5 eszenografia desberdin dituelako eta informazio testuak motzak eta zailtasun handirik gabekoak direlako. Anima zaitezte, asko disfrutatuko duzue eta.

iruzkinik ez: