2008(e)ko martxoaren 7(a), ostirala

PLENTZIA GORLITZ Martxoak 5-6-7 DBH 2

DBH 2. mailako ikasleek Surf, body board, kanoak, arku tiraketa, tirolinak, rappel,eta orientazioa praktikatzeko aukera izan dute egindako ateraldi ahaztezin honetan.
Eguraldiak ez zigun gehiegi lagundu irtetzeko momentuan, elurrak bideetan sortutako eragozpenei esker Irurtzugo atakondoa eskolako frontoian eskala-teknikoa egin behar izan genuen, bertan gosaldu eta pare bat ordu han pasatu genituen.








Bidea garbitu bezain pronto autobusa berriz hartu eta Troka abenturaren bila!


Plentzia - Gorlitzera ailegatu, Logelak banatu, bertan gauzak utzi eta farora abiatu ginen bertan merendatzera, lekuarekin kontaktua hartzeko ez ziren batere bista txarrak .






Hurrengo goizean kirol jarduerak hasi ziren, itsasoko ura hotz xamarra egon arren asko disfrutatu zuten uretan, eta ateratzerakoan hotzikara bat edo beste ere. Arku tiralariak fin-finak, eta soka batetik zintzilik... zer esanik ez.




Dena ongi atera da, nekatu xamarrak, baina badugu asteburua ongi lo egiteko, eta mila kontakizun lagunei kontatzeko. Ea protagonistek iruzkinetan bitxikeriren bat kontatzen diguten.


1 iruzkin:

izaskun erabiltzaileak esan du...

Oso ongi pasatu dugu eta a ze argazki pila zintzilikatu dituzuenak blogean!! Primeran atzematen da argazkietan giro aparta izan dugula.
Aste buru izan denek!!