Apirilaren 25ean, bosgarren mailako ikasle batzuk Burlatako liburutegiak antolatutako ipuin maratoian parte hartu zuten. Bertan, beraiek bidalitako ipuinak jendeaurrean irakurtzeko aukera izan zuten. Ipuin ederrak entzun genituen bertaratutako guztiok. Ipuin guztiekin liburu bat egin eta ikastetxera bidaliko dute. Momentua iristean, guk entzundakoa irakurtzeko parada izango duzue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina