2008(e)ko maiatzaren 6(a), asteartea

BEHIN BATEAN ERROMAN...


Kaixo lagunok, Lehen Hezkuntzako 1. mailakook Erroma lantzen egon gara azken egunotan. Erromara Koliseoa ikustera joateko aukerarik izan ez genuenez, guk geuk Koliseoa gelan bertan eraikitzea erabaki genuen. Nolako eraikuntza erraldoia, ezta? Bertan, gladiadoreak, lehoiak eta baita Julio Cesar bera ere kokatu genituen. Erromatarrek holakoak egiten omen zituzten eta honekin batera zubiak, galtzadak eta ubideak ere egiten zituzten. Holakoak egiteko artista haundiak izan behar e! Gu ere artistak izan gara!


1 iruzkin:

elenatxo erabiltzaileak esan du...

Horrelako ekintzetan irakaslearen kemena eta gogoak eta ikasleen entusiasmo ederki ikusten dira. Aupa eta segi aurrera!