2008(e)ko maiatzaren 16(a), ostirala

ZINE MUTUKO FILMETAKO MUSIKA!



















Gaur goizean DBH 3. mailakoak Gayarre Antzokian egon gara zine mutuko filmetako musika entzuten. Kontzertu berezia izan da gaurkoa. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa zuzentzen Carl Davis maisua izan dugu. Zuzendari eta konposatzaile amerikar hau ospe handikoa da eta bere lanen artean "Orgullo y prejuicio" eta "La mujer del teniente francés" pelikulen banda sonoren konposizioak daude. Gaur ikusitako bi pelikulen (Charles Chaplinen “El aventurero” eta Buster Keatonen “One week”) musika ere konposatu du. Harrigarria da zuzendari honek pelikuletan musika txertatzeko duen erreztasuna: pelikulan ikusitako kolpe guztiak momentu zehatz horietan entzun ditugu!!
Ikasleak gustora egon dira eta orokorrean, entzundako musikaz gozatu dutela esango nuke.

iruzkinik ez: