6. mailako ikasleak Mendukiloko Leizera joan gara.
Bertara iristerako, aurtengo lehen elur malutek agurra ematen hasiak zeuden. Nola ez, guk eskularruak jarri ditugu eta hor aritu gara alezuriak batzuk besteei botatzen.
Hiru taldetan banatu eta batzuk ikus-entzunezko bat ikusten zeuden bitartean, besteak maketak eta leiza ikustera joan dira.
Baina... ze pena..... leiza bisitatzen ari ginela, elurra barra-barra ari zuen kanpoan. Beraz, traste guztiak hartu eta autobusetara igo gara. Paraje ederrak utzi ditugu gure atzean.
Hala ere, hurrengo batean bueltatuko gara, merezi du eta!
Argazki gehiago ikusi nahi badituzu, klik egin hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina