2009(e)ko urtarrilaren 21(a), asteazkena

MIKROIPUINEN SARI BANAKETA



EKE-Pamielaren III Mikroipuinen Sari banaketa Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolan burutuko da datorren URTARRILAren 28an, asteazkenean, 12etatik aurrera. Ordu beteko emanaldia.

Bertan Ruper Ordorika DBH 3 eta 4ko ikasleekin elkartuko da solas egiteko eta musikaz gozatzeko.

Irabazleak eta ohorezko aipamena lortu dutenek diploma eta liburu sorta bana izango dute. 1º saria geure ikaslea den Ainhoa Asiainek lortu zuen. Iñaki Leunda saritua izan da ere.Finalistek Pamielaren opari bat izango dute.

Ikasleek “Dabilen Harria” CD barruan dagoen “Nor da?” kanta Ruperrekin batera kantatuko dute emanaldiari amaiera emateko.

Emanaldia bideoz grabatuko dugu.

El 28 de enero, a partir del 12, tendrá lugar en la ikastola la entrega de premios de la tercera edición del concurso de micro-cuentos organizado por la editorial Pamiela y Euskera Kultur Elkargoa. Ruper Ordorika amenizará la entrega de premios interpretando algunas de sus canciones más conocidas.





ABESTIAREN LETRA JARRAITU

Nor da gogoan daukazuna, nor da?
Lo aurreko zure instanteen jabe, nor da?
Bihotzean daramazuna, nor da?
Zure begietan gorderik, nor da?
Nor da gogoan daukazuna, nor da?

Tangerreko argi urrunak
Ez dira aski zu ikusteko.
Mendebaldeko haizea lehuna
Nahi nuke nik zu ezagutzeko.

Nor da gogoan...

Zuri buruzko galdera denak
Urtu zaizkit eguzkitan.
Amodioa ikusi dut gaur
Zure leihopetik pasatzean.

Nor da gogoan...

iruzkinik ez: