2009(e)ko otsailaren 19(a), osteguna

Inauteriak ikastolan









Bihar, otsailak 20, Inauteriak ospatuko ditugu ikastolan. 10etan 2 urteko gelakoek desfile ederra egingo dute Haur Hezkuntzako eraikinean. 10:30ak aldera jolastokira aterako dira HH-ko beste ume guztiak.

Lehen Hezkuntzako ikasleen kalejira 11etan hasiko da. Itzultzen garenean, 12ak aldera, Miel Otxin erreko dugu ikastolan bertan aintzin-aintzinako euskal ohitura zaharrak berpiztuz.

Honen ostean, Hazi Hezi proiektuko "batera, gehiago eta hobe" lelopean, jarduera txiki bat burutuko dugu ikastola osoaren partaidetzarekin. Ikasleek, irakasleek eta ikastolako beste hainbat partaide uxatu nahi dituzten zama guztiak papertxo txikietan idatzi, batu, eta erreko ditugu ere.

12:20ak aldera DBHkoek euren "sketxak" burutuko dituzte, urtero bezala.

Egun ederra opa dizuegu denoi!

iruzkinik ez: