2009(e)ko otsailaren 9(a), astelehena

IOSEBA REKALDE NAFARROAKO ESKUPILOTAN TXAPELDUNA

IOSEBA REKALDE paz de zigandako pilotaria eta ikasle ohia 2 txapelketa irabazi ditu.
Alde batetik Abenduan Nafarroako txapelduna gelditu zen Banakako txapelketan Paz de Zigandako ordezkari bezala eta bestetik Lizarrako txapelketa irabazi zuen 41/2 barruan.

Negrita

Antxon Ibarra.- Kaixo Ioseba; Zer gertatu da azken honetan orain arte ez baduzu irabazi bapatean 2 txapelketa irabazteko?

Ioseba Rekalde.- Azken hiru urte hauetan pilotarenganako ikuspuntua aldatu egin dut, behin jakinda profesionaletan aukerarik ez nituela izango. Orain lasaiago jokatzen dut, binaka gehien bat eta fisikoki eman dudan aldaketa ere nabarmena izan da. Horregatik azken urte hauetan txapelketa dexente irabazi ditut, eta hoien artean Nafarroako txapelketa izan da orain arte irabazi dudan garrantzitsuena.


A.I..- Eta zer sentitu zenuen txapelak jasotzerakoan?

I.R.-Irabazterakoan ez nuen ezer berezirik sentitu baina denborarekin sekulako lorpena izan dela konturatuko naiz, gainera Nafarroako txapelketa ez du edonork irabazten oso gogorra eta luzea delako. Lizarrako txapelketa lortzea ere pozik egoteko modukoa da baina Nafarroakoarekin parekatuta ez da gauza bera.


A.I.- 11 urterekin Nafarroako txapelketa irabazi zenuen Alebinetan eta orain berriro irabazi duzu txapelketa hau baina Helduetan. Zeintzuk dira zure hurrengo helburuak?

I.R.- Nafarroako txapelketa irabazita helburu bat osatzea lortu dut. Hemendik aurrera oraintxe daukadan maila mantendu eta erakustea da. Horrela txapela gehiago lortzeko aukerak izango ditut.

Espainiako txapelketan eta Euskal ligan emaitza onak lortzea dira nere hurrengo helburuak.

A.I.- Zergatik gustatzen zaizu banaka jolastea?

I.R.- Banaka jokatuz benetako pilotaria ikusten da, erabateko pilotaria. Urte asko banaka jokatu ondoren ohituta nago eta horregatik gustora nabil , baita esan behar da bakarrik jokatzeak fisikoki oso ondo egotera behartzen zaituela.
















A.I.- Beste aldetik ikastolan zaude pilota irakasten gure ikasleei. Zer moduz arlo honetan? Negrita

I.R.- Urte dexente daramatzat irakasle bezala hainbat klubetan, baina aurten ikastolak emandako aukera gustoko nuen. Momentuz aurrekin ondo moldatzen naiz. Lehen Hezkuntzako eta DBHko mutil gehienak pilotarenganako jarrera ona dute eta neretzako errazagoa da irakastea.


Zorionak Ioseba.

Diario de Noticias

iruzkinik ez: