2009(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

BADATOR KORRIKA!


Ostiral honetan, martxoak 27, Korrika txiki eguna ospatuko dugu, goizeko 10etatik 12:30etara. Aldi berean kidetze eguna izanen da LHko ikasleak DBHko ikasleekin batera korrika egitera joango baitira. Atargi eskolatik abiatuko gara eta bukaera Larrain plazan izango da. Bertan musika eta dantzarekin euskararen aldeko egun berezi honi amaiera emango diogu Askatasuna, Atargi eta Ermitaberriko eskoletako lagunekin batera.

Zatozte danok, egin dezagun korrika euskararen alde!

iruzkinik ez: