"Ikastola" kanta 70. hamarkadan sortu zuen Bilbon Saioka taldeak eta Euskal Herriko ikastola askotara zabaldu zen. Orain, abesti hori moldatu dute.
Ikastolen Elkarteak Ikastola kanta sortu du, ikastola guztien ereserkia izateko asmoarekin. Ez da guztiz berria; orain dela 35 urte Saioka talde pedagogikoak egindako kanta berreskuratu dute eta itxura berria eman.
Xabier Zabala konpositore zarauztarra arduradu da musikaz eta, aurkezpenean esan zuenez, estribiloaren parteari kalejirako erritmoak gehitu dizkio, «abesti hau dantzagarri izatea» nahi lukeelako, eta beste beste zatiek kutsu rockeroagoa daukate.
Hitzak, berriz, Pirritx eta Porrotx pailazoenak dira, aspaldiko bertsioan oinarrituta. Kontuan izan behar da, lehenengo aldaerak bezalaxe, oraingo bertsioak ere aukera ematen duela herri bakoitzeko ikastolak bere letra propioa erantsi diezaion estribiloari.
Pirritx eta Porrotx pailazoek diotenez: «Lehen atalak pertsonaz dihardu; bigarrena, euskara eta Euskal Herriari buruzkoa da; eta hirugarrena, baloreei buruzkoa».
CDan abestiaren lau bertsio eskaintzen dira: oinarrizko bertsioa; ikastetxe bakoitzak bere letra eransteko aukera ematen duen bertsioa; txirulaz jotzekoa; eta karaokea egitekoa.
Grabazioan jende askok hartu zuen parte: Amaia, Miren eta Paxkalin Aire (Aire ahizpak), Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi taldekoa) eta Oiongo ikastolako ikasle, irakasle eta guraso talde zabal batek, besteak beste.
IKASTOLA Kantaren letra:
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
KANTATZEN DIOGU IKASTOLARI
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
KANTA DEZAGUN DENOK
Goizean jaiki, gosaldu, ohea egin,
jantzi ta banoa ikastolara, bai,
atarian bildu naiz alai lagunekin
txirrinak jotzean gelara, gelara!
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
Euskaraz hazi eta euskaraz ikasi
herritik mundura bideak ireki, bai,
elkarlanean geroa ereiten hasi
gure altxorra irabazi, irabazi!
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
Koloretan amestu, koloretan bizi
hartu eta eman maitasunez blai,
bai,sentituz pentsatu eta pentsatuz ekin
txanpa berean arraunean, arraunean!
GORA IKASTOLA, GURE IKASTOLA!
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina