2009(e)ko urriaren 1(a), osteguna

EUSKARAZ BIZI IRRATSAIOAREN IKASTURTE BERRIA




EUSKARAZ BIZI IRRATSAIOA BERRIRO GURE ARTEAN

Kaixo Paz de Zigandako Euskaraz Bizi irratsaioko entzule guztiei. Ikasturte berriarekin batera asteroko irratsaioei hasiera eman behar diegu urriaren 9an.

Irratsaioa lau atalez osatuko da: ARGITXOREN TXOKOA; EUSKAL HERRIA PAUSOZ PAUSO; BA AL DAKIZU? eta URTE ASKOTARAKO.

Aurten gure irratitik LH 2. maila eta DBH 4. maila bitarteko ikasle guztiak pasako dira. Gela bakoitzak irratsaio bat egiteko aukera izango du, aldez aurretik gidoia ongi landuz eta ondoren ahotsa mikrofonoetara eramanaz.

Gogoratu irratsaioak zuzenean entzuteko aukera ez duzuenok internet bidez nahi duzuenean eta edonondik entzun ditzazkezuela. Horretarako, blog honetan bertan eskuin aldean link bat aurkituko duzue.

Blogeko eskuin aldeko linka.


NOIZ
urriaren 9tik aurrera,
ostiralero
ZE ORDUTAN
12´00etan

Bidali zuen iritzi eta iradokizunak honako helbidera:


pziganda_irratia@yahoo.es



Piztu irratia ostiralero 12´00etan
107.6 frekuentzian

iruzkinik ez: