
Jaitsi ezazu beharrezko informazio guztia zure eskuko telefonoan eta goza ezazu Nafarroa Oinez egunaz. Joan orduko egitarau guztia eskura izando duzu!
Zure mugikorrera jaitsi aurretik, ordenagailuko pantailan ikusi ahal izando duzu; kiklatu hemen. Nafarroa Oinez 09 Gida zure mugikorrera jaisteko aukera desberdinak dituzu:
1. Bluetooth bidez
- Non / Zelan: Ibilbidean zehar kokaturik dauden Bluetooth Informazio guneetan (Ibilbidean 1G eta 4G-ean izando dira). Dagoeneko martxan dira, dendan, Andra Mari eta Arbizuko ikastolan Bluetooth Informazioguneak!
- Kostua: doan.
- Jarraibideak:
1. Piztu Bluetooth-a zure eskuko telefonoan.
2. Itxaron segundo batzuk.
3. Baieztatu mezua eta jaitsi ezazu gida. Eskuko telefono ereduaren arabera karpeta desberdin baten gordeko da gida; aplikazioak, jokuak, irudiak, jasotako artxiboak…
4. Behin gida zure eskukoan gorde denean, hor izango duzu, jokua balitz, nahi duzunean zabaltzeko.
2. SMS bidez: "OINEZ" 5533 zenbakira
- Non / Zelan: SMS mezua bidal ezazu “OINEZ” hitzarekin 5533 telefonora.
- Kostua: mezuarena: 0.60 euro + BEZa. Konexio kostua: operadorearen arabera.
- Jarraibideak: esteka bat jasoko duzu aplikazioa bertatik jaitsi ahal izateko. Beharrezkoa da GPRS aktibo izatea.
3. Internet mugikorra: http://mobi.baturamobile.com/oinez
- Non / Zelan: zure eskuko nabigatzailean e-helbide hau sartzen baduzu, Nafarroa Oinez 09 Gida jaitsi ahal izango duzu.
- Kostua: konexio kostua: operadorearen arabera.
- Jarraibideak: e-helbidean sartu eta pantailaz pantaila zure mugikorrera egokituriko aukerak sakatu; zure mugikorrarentzako eredua eta bertsio gomendagarria aukeratuz. Beharrezkoa da GPRS aktibo izatea.
4. Zabaldu
- Non / Zelan: zure lagunen batek gida hau jaso dezake, gidaren menu nagusian azaltzen den ZABALDU aukeraren bitartez bidaliez gero.
- Kostua: bidaltzen duenarentzat: SMS arrunt bat. Hartzailearentzat: konexio-kostua (operadorearen arabera).
- Jarraibideak: aukeratu, Menu Nagusian “ZABALDU” aukera, zure lagunaren telefonoa sartu eta bidaliozu!!!
5. Ordenagailutik mugikorrera
- Non / Zelan: jaitsi Nafarro Oinez 09 zure ordenagailura, eta bertatik zure mugikorrera pasa. Aukeratu zure mugikor ereduari dagokion artxiboa: Nokia, Sony Ericsson, HTC, Sharp, beste bat.
- Kostua: doan.
- Jarraibideak: zure mugikorraren ereduari dagokion artxiboa jaitsi ordenagailura lotura hauetan, eta bertatik, datu kable baten bidez, edo ordenagailuaren bluetooth-az, ondoren, zure mugikorrera pasa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina