2009ko azken igandea historikoa izan da Paz de Zigandako menditaldearentzat. Ikastolako 42 ikasle eta 5 monitore (4 guraso eta ikasle ohi bat) sartu dira euripean autobusean goizeko 7,45etan. Baina gero Andimendian ez zegoen euririk, lainoa bai Malkaxko inguruan eta ermitan.
Giro aparta zegoen. Gure ikasleen adina zuten beste 300 edo bazeuden, eta 600 mendigoizale heldu ere bai.
Paz de Zigandako guztiek osatu dute 10 kilometrotatako ibilbidea eta jaitsieran orbeling egin izan dute, irristatzen eta korrika egiten orbelaren gainean. Aipatu beharko dugu Carlosen balentria, aitaren oinetakoak jantzi ditu, baina ezin izan diote aurre egin gaurko erronkari: babak atera zaizkio (Jonek maisuki sendatuta) eta oinetako bati zola erori zaio. Ondorioz jeep batean jaitsi da herrira.
Lezaunen, igeretokietan bazkaldu dugu eta lagunak egin ditugu Mendillorri eta San Adriango taldeetan. Autobusean kantatzeari ekin diote eta arratsaldeko 7etan Ikastolako atean geunden.
Hurrengoa azaroaren 22an, lasaiago gu bakarrik.
PAZ DE ZIGANDA MENDI TALDEKO BLOGA
ARGAZKIAK

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina