2010(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

ASIER IZAGIRRE MUNDUZ MUNDU: IKASTOLATIK HIMALAYARA


Gaur arratsaldean Asier Izagirre mendizalea izan da 3 eta 4. DBHko ikasleei hitzaldi bat ematen. Asier, Edurne Pasabanen espediziokide, lehengusu eta laguna da. Berarekin egin ditu azken espedizioak eta baita azken lau 8.000ko gailurrak ere. Datorren udaberrian Edurneri falta zaizkion azken biak egiteko asmoa dute. Edurnek gailur hauek eginez gero hamalau zortzimilakoak egiten dituen munduko lehen emakumea izango da eta gure logoa ere berarekin iritsiko da.

Zorte on opa dizue Paz de Ziganda ikastolak!

iruzkinik ez: