2010(e)ko martxoaren 4(a), osteguna

Aazuri araztegira irteera


1.D.B.Hko ikasleak Uraren gaia hurbilagotik ezagutzeko irteera egin genuen Arazuri araztegira , hona hemen Ariane Arrarasek idatzitako irteerari buruzko azalpenak:

" Autobusa hartu eta Arazurirantz abiatu ginen. Han, bertako langile batek maketa bat begiratuz bertan ikusi behar genuena azaldu zigun. Handik abiatuta, ur zikina nondik zetorren erakutsi zigun. Sare baten antzekoan zikinkeri handienak gelditzen zirela ikusi genuen: plastikoak, paperak...Bidea jarraituz, 1.mailako dekantagailura joan giñen, honen lana substantzia ertainak kentzea da: janaria, behekaldean gelditzen den lohia...Hemendik aireztapen upeletara doa ura, honi prozesu biologikoa deritzo, bakterioek materia organikoa "jaten" dutelako. Beranduago, 2.mailako dekantazioa dago, non bakterioen hondakinak behekaldean biltzen diren.
Azkenik ur garbia Arga ibaira doa, baina...Zer gertatuko da zikinkeriarekin?
Dekantazio ontzietatik hartutako zinkinkeriak, gezurra badirudi ere beste hainbat gauzatarako erabili daiteke. Adibidez, konposta eta metanoa lortzeko."

iruzkinik ez: