2010(e)ko apirilaren 17(a), larunbata

AXERI-BODA ADIN GUZTIENTZAKO APROPOSA DEN IKUSKIZUN PAREGABEA

Paz de Ziganda eta San Fermin Ikastolen 40.urteurrena ospatzeko aukera paregabea izango dugu familia osoak Gayarre antzokian elkarturik eta Juan A ntonio Urbeltz antropologo eta folklore ikertzaile iruñarraren Axeri-Boda ikuskizuna disfrutatuz.

ZATOZ datorren apirilaren 24an eguerdiko 12etan Gaztelu Enparantzara, bertatik kalejiran Gayarre Antzokira joanen gara gure urtebetetzea ospatzera.



Axeri-Boda ikuskizunaren bideo erreportaia

Juan Antonio Urbeltzi Axeri-Boda ikuskizunari buruz elkarrizketa

Axeri-Bodaren atzetik dauden kondairak benetan interesgarriak dira (Oier Araolaza/Kezka Dantza Taldea)


Ikuskizunaren estrenaldiko a rrakasta


Axeri-boda


Udaberri nahiz uda beteko egunik distiratsuenetan, eguzki, euri eta laino txuri lasterkariz osatutako eguraldi aldakorreko egun horietan, inork irudika ditza keen ortzadarrik ederrenak sortzen dira: eguzkia ta euria, erromako zubia dio esaera zahar batek. Gertaera berezi horrek zerua betetzen duenean, Eurasiako atsotitz zaharren esanetan azeriek beren ezteiak ospatzen dituzte. Euri eta iguzki, azeriaren ezteiak, esaten dugu euskaraz. Kitsuné no yome-iri esaten dute japonieraz. Misterioz eta arriskuz betetako ezteiak nonbait, etxeko txikiek begiratu ezin zituztenak, azerien haserrea piztu nahi ez bazuten. Horregatik, haurrei ezer txarrik gerta ez zekien, esandakoa ez egiteak ekar zitzakeen ondorio arriskutsuez ohartarazten zituzten.
Aspaldiko metafora honen gainean, Europako kulturek irudimenezko azeri horiei buruzko ikuspegi desberdin eta bereziak proposatu dituzte. Axeri-Boda honetan gai honi buruz izan diren zenbait tradizio jaso ditugu, oraindik ere Gipuzkoako behe lurraldeetan, Beterri inguruan, hein batean mantentzen direnak; han, ibaiak hazita doazenean "azeriek" beren ezteirik alaienak ospatzen dituzten lekuan.
Okasio honetarako, eta Akira Kurosawak Konna yume wo mita, "Ametsak", filmeko lehen ipuinarekin Japonia eta Euskal Herriaren arteko zubi bat eraikitzeko ematen digun aukerak hunkituta, gure aspaldiko Axeri-dantzaren erritual indartsuaren omenaldia eskaini nahi izan diogu. euskal usadiozko jantzi eta dantzez bereziki atonduta.
Hemendik pixka batera, hau amaitzen denean, ikusleak berretsi ahal izango ditu, modu batera edo bestera, hemen laburki adierazitako iragarpenak. Bitartean, bihoaz nire eskerrik beroenak gogo biziz eta bete betean Axeri-boda berri hau argiz eta kolorez janzten lagundu diguten guztiei.

Juan A. Urbeltz

1 iruzkin:

Trko erabiltzaileak esan du...

Ikuskizun oso ederra izanen da, benentan gomendagarria, eta gainera Paz de Zigandako 3-4 ikasle oi arituko dira dantzan!!