2010(e)ko apirilaren 30(a), ostirala

BI ERAKUSKETA ZABALIK PAZ DE ZIGANDA KASTOLAN





Datozen hilabetetan, bi erakusketa izango ditugu ikusgai Paz de Ziganda ikastolako zilindroan. Lehenengoak, "Donejakue bidea eta Zinea" izenburu duenak, Bide Xakobeoaren aberastasun historikoa, artistikoa eta kulturala modu grafiko batez agertu nahi du. Lehen eskuko materialaz osatua dago: zine xakobeoari buruzko benetazko posterrak, lobby card originalak eta garaiko fotogramak.
Azkue Fundazioak utzi duen erakusketak aldiz, euskararen historiaz hitz egiten du. Euskara inguruko hizkuntzak ez bezalakoa da eta ez dauka ahaide ezagunik munduko beste hizkuntzen artean. Erromatar garaian Euskal Herria, latinak geroago desagerraraziko zituen hizkuntzek inguratuta zegoen: galiera, zeltiberiera, iberiera... Euskaldunak beren hizkuntzari izugarri atxikiak dira eta 2000 urte ondoren euskara bizirik dago.
ANIMA ZAITEZTE ERAKUSKETAK IKUSTERA, IZUGARRI ONGI BAITAUDE!!!

iruzkinik ez: