2010(e)ko maiatzaren 20(a), osteguna

Elhuyar esperimentuak

Kaixo guztioi!!
















3.D.B.Hko ikasleak aste honetan esperimentu ezberdinak egiteko aukera izan dugu.


Elhuyar fundaziotik hainbat ikerlari etorri zaizkigu egunerokoan naturan gertatzen diren zenbait gertakari esperimentu bidez azaltzera.


Lehenik nitrogeno elementua erabili genuen esperimentu batzuk egiteko, eta bere lurruna eta hotza hurbil sentitu genituen, bestalde plastikoz eginiko materialak nola uzkurtzen ziren aztertu genuen.

Ondoren likido desberdinak nahastuz eta kolorante berdearekin "flebber" itxurako masa solidoa

lortu genuen. Eta pilota arrosa bat!













Azkenik puxikak gas desberdinekin puztu (Helioa kasu), irentsi eta hitz egiten saiatu ginen baina...ahotsa erabat aldatu zitzaigun eta kriston barreak egin genituen.







Beraz, klasean ikusitako gasen ezaugarri eta propietateak modu praktikoan ikusi genituen.

iruzkinik ez: