500 pertsona bildu egin ziren atzo Txantrea K.K.E.n Nafarroa Oinezak antolatutako Athletic, Erreala, Osasuna eta Paz de Ziganda taldeetako beteranoen arteko futbol txapelketa ikusteko. Arratsaldea jai giroan pasa zuten bertan bildutakoek eta lehengo “idoloekin” disfrutatu ahal izan zuten.
16:15ean lau taldeetako jokalari denak “FUTBOLEAN ERE EUSKERAZ” adierazten zuen pankartarekin atera egin ziren futbol zelaira. Ohiko aurreskuaren ondotik, Josema Lopezek, Osasunako jokalari ohiak, euskararen aldeko manifestua irakurri zuen.
Lehen finalerdian Erreala eta Athletic ibili ziren nor baino nor. Bukaeran banako berdinketaren ondotik Athletic nagusitu zen penaltietan. Bigarren finalerdia ere penaltietan erabaki zen, Osasuna eta Paz de Zigandaren artekoa banakoan ere bukatu baitzen. Aipatzekoa Ikastolako gurasoek emandako maila.
Ikastolak hirugarren postua lortu ostean, errealaren aurkako partida hau ere penaltietan erabaki zen, final handia Osasuna eta Athleticen artean jokatu zen. Bizkaitarrak nagusitu ziren gorritxoen aurrean.
Bizkaitarrak nagusi baina berriz ere euskara izan zen irabazle Paz de Ziganda ikastolak Nafarroa Oinez urtearen barruan prestatu zuen jardueran honetan.
1 iruzkin:
oso gaizki iruditzen zait egin duzuena. nire ustez dantzarien eta txistularien argazkiak ere jarri behar zenituzkete! gainera oso egin zuten!!!
Argitaratu iruzkina