2010(e)ko maiatzaren 27(a), osteguna

Paz de Zigandako Idoia Belasko irabazle Alkoholari buruzko 2010eko Narrazio Lehiaketan

Argazkian: Idoia Belasko Casajús (euskarazko irabazlea), Jessica Camoes (gaztelaniazko irabazlea), Beatriz Jordán (ingelesezkoa), Iduzki Garatea eta Oinat Oláriz (marrazkiak).



Atarrabia, Ezkabarte eta Olaibarko udalek antolatutako Alkoholari buruzko 2010eko Narrazio Lehiaketan 130 lan aurkeztu ziren eta horietan euskarazko hoberena Paz de Zigandako 1.DBHko ikasle batena izan da: Idoia Belasko Casajusena.
Epaimahaikideek azpimarratu zuten lanaren balio literarioa, baina baita duen sinesgarritasuna eta itxaropenerako irekita uzten duen atea. Lanaren izenburua hau da: Nire lehen eta edo azken aldia?
Sari ematea maitzaren 26an izan zen, Atarrabiako udaletxean, eta bertan, Idoiarekin batera, haren irakaslea den Itziar Iturriria izan zen.
Sari ederra harturik itzuli dira ikastolara eta horri esker Idoiaren gelako guziek txango bat eginen dute oraindik zehaztu ez den data batean.
Ipuina argiratu da joko magnetiko batekin batera.

Zorionak Idoia!!!

*Ipuinaren gaineko eskubideak Atarrabiako udalarenak direnez, ezin dugu argitaratu haren baimenik gabe. Lortzen saiatuko gara.

1 iruzkin:

Txuma erabiltzaileak esan du...

Zorionak Idoia!