2010(e)ko azaroaren 27(a), larunbata

"Komedien liburua" Eskola Kontzertua



Gu, 5. Mailakoak, hamaikak laurden gutxitan gelatik atera gara .
Autobusean abesten egon gara ,eta azkenik kontzertura iritsi gara Barañaingo auditoriora.

Eserlekutan eseri gara eta argiak itzali dira, orduan hamaikak eta erdietan kontzertua hasi da .
Lehenengo neska bat ipuin bat irakurtzen ari zen, astegun bakoitzeko bere ametsetako istorioak hain zuzen.
Irakurtzen zuen bitartean ipuin erraldoi batetik, liburuko pertsonaiak ateratzen ziren ("Comedia dell´arte"ko Colonbina, Arlekino, Politxinela, Kapitaina, Pantalone...) eta dantza oso politak egiten zituzten.
Kontzertu osoan zehar musika oso polita eskeini digute pianoa eta biolontxeloarekin. (Biolontxelista, Maitane Iturri Paz de Ziganda Ikastolako ikasle ohia zen)



Azkenik neskak zazpi ipuin irakurtzen zituen eta orduan zazpi dantza eta zazpi musika desberdin: Debussy, Shostakovitch, Brahms, Beethoven, Stravinsky, Saint-Saëns eta Bach konposatzaileenak.

Bukatu dutean autobusetan eseri gara eta ikastolara ordu batak eta hamarretan iritsi gara.

Bueno niri dena gustatu zait, musika, dantzak, eta noski ipunak ere.
Niretzat dena oso ondo montatuta zegoen.

Idazlea: NAHIA TABERNA

iruzkinik ez: